Aurkezpena - 1. hautagaitza

Euskera

Mendi ingeniaritzaren alde. Lanbidea erakutsiz

Eduardo Rojas Briales

Aurkezpen

COIM eta AIM-eko Buruzagitzarako 2020 Auteskundeak

Mendi ingeniaritzaren alde. Lanbidea erakutsiz


Madril, 2020-07-20an

Kolegiokide agurgarri hori,

Kolegioko Gobernu Batza eta Mendi Ingenieruen Elkarteko Zuzendari Batzarako kandidatura 1-aren izenean zuri zuzentzen naiz.

Bi erakunde hauetarako azken auteskundeetatik lau urte igaro dira jada; urte hauetan buru belarriz ari izan gara lan egiten eta lorpen ederrak gauzatu ditugulakoan gaude, bai Kolegio eta Elkarterako eta bai eta gure lanbide eta baso sektorerako ere. Uste dugu gure arrakasta handiena 20tik gorako ohian entitateak

Basoen alde Batuta plataforman biltzea izan dela. Zabalkuntzea ere gure asmo bizia izan da, gure lanbiderako agerpen argiagoa lortuz, prentsan bazkideek sarritan parte hartuz eta Nazio arteko Basoen Eguna eta beste antzeko ekintzak zuzenki eratuz.

Amaitzear dihoan Batzaren lana eta bereziki zio pertsonalak edo lanbidekoak medio postuak uztera doazen Guillermo Fernández Centeno, José Antonio Bonet Lledós, Luis Javier Sánchez Hernando eta Ricardo Vélez Muñoz. Rafael Ceballos galtzea galera handia izan zaigu benetan; ezagutu dugunok beti izango dugu gure aurrean bere harpegi abegikor eta irripartsua, bere jakinduriaren aurrekari zuzena zena; kalitatezko pertsona, etengabeko lanetan zialdua; Kolegioak, Elkarteak eta Institutuak berak hitz egingo lukete luzaro beraren lanetaz. Haren bidetik jarraituz deitzen gaitu ahaztu ezinezko gure adiskide minak.

Bigarren aldiz azken urteotan, autagai pluraltasunak Kolegio eta Elkartearen barruko demokrazia aberasten du eta gure elkargoa indartuagotzen da horrekin. Gure botoa deigarriagoa zaigu, eta osatzen ditugun erakundeak bide egokietatik eramateko gure esku dauzkagu.

Kandidatura hau (1a) osatzen dugunok osagai hoberenak, egindako bidea ona izandakoa eta gogoz prestatutako egitaraua aurkezten ditugu eta arreta osoz irakurriko duzulakoan gaude.

Agintaldi berri baten bidez lortutako helburuak indartu nahi ditugu eta horiekin batera beste batzuk abian jarriz eta helburuak betez espaniar baso mundua hobeki kokatzea da gure asmo. Horrez gain, inguratzen gaituen gaurko egoera larri eta zail honek akuilu hartuta gure lanbidea aukera guztiak profitatuz puntaren puntan jarri nahi dugu, ingurugiroa eta basagintza uztartuz. Hori dela-eta, gure lanbiderako griña, zerbitzu jarrera eta bihar hoberen jabe izateko lan-da-lan da gure ardura eta horregatik aurkezten gara zuen aurre bazkidegai, zuek zuen botoen bitartez erabaki dezazuen gure biharko bide oparia.

Botoa eman dezakezu, aurrez aurre egoki bazaizu, edo bestela korreo arruntaz edo baita ere boto elektronikoaren bidez COIMgo web delakoa erabiliaz. Aukera guztiak dituzu ageri web honetako Cómo votar tokian.

OSO INPORTANTEA!

Posta korreoz botatzeko Kolegioaren lehiatil bakarrean eskatu behar duzu 2020-07-30eko 14,00ak baino leehen.

Azken hitz hauek autesteko deigarri nahi dugu, Batza berria eratzearekin batera Kolegioa sustatzen da eta denok dakigu guztiok osatzen dugula bera.

Agur bero bat.

Dekano-Presidente autagai (Kandidatura 1)

Sare sozial hauek dituzu gu jarraitzeko:

Twitter

Facebook

Instagram

LinkedIn

Galderarik?

Galdera edo iradokizunik izatekotan idatzi honera: